GASTRO HAZIAK

Proiektuaren deskribapena

GASTRO HAZIAK

GASTRO HAZIAK eskola lehiaketak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak Euskal Herrian gastronomia jasangarriaren garrantziaz sentsibilizatzea du helburu. Gastronomia, gure lurrari eta gure kulturari lotua, bertako produktua eta gure lurraldeko lehen sektoreko profesionalen eta euskal gastronomiaren lana balioesten duena, ingurumenari eta osasunari egindako ekarpenen onurak aintzat hartuta.

Parte hartzen duen ikasgela bakoitzak 4 erronketan parte hartuko du:

  1. Elikagaien jatorria
  2. Lurretik merkatura
  3. Kultura gastronomikoa
  4. Errezeta jasangarriak eta kolaboratiboak

Erronka horietako bakoitzean, taldean egiteko 2 jarduera proposatzen dira. Horietako lehenengoa derrigorrezkoa da eta bigarrena borondatezkoa. Biek puntuak emango dizkiote taldeari eta azken sailkapena finkatzeko gehituko dira.

Web lehiaketan ondoen sailkatu diren hiru taldeek bertako azoka bat bisitatuko dute Baserriko pertsona batek eta beste sukaldari batek gidatuta. Jarraian, sukaldaritza tailerrean parte hartuko dute. Horrez gain, ikasleek zein irakasleek opari bat jasoko dute lehiaketan parte hartzeagatik.

Informazio gehiago hemen

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...