Sare Berdeak ingurumena hobetzeko borondatea duten erakunde, enpresa eta pertsonen arteko aliantzak sortzeko proiektua da. Bizkaiko Lurralde Historikoan burutzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaile guztiak bideratu nahi ditu.
2021. urtean proiektu pilotua Nerbioi-Ibaizabal eskualdean eta Galdakaoko udalerrian garatu zen. 2022ko urtarriletik aurrera, Busturialdea-Urdaibai,Txorierri eta Uribe Kosta eskualdeetara hedatuko da. Gainera, Sare Berdeak unibertsitate programa ere garatzen hasten da UPV/EHU. Ideia pixkanaka Bizkaia osora hedatzea da.
Interes komunak dituzten pertsonen artean sareak ehuntzen lagundu nahi du. Batu ditzagun indarrak eta egin dezagun bidea komunitate mailan aldaketak lortzeko. Gure lan-taldearen laguntza izango duzu.