Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
DESEUKALIPTIZAZIOA UNDABASON
Ekainaren 7an, larunbata, Undabason ikusiko dugu elkar, Lurgaia Fundazioak espezie exotikoak kontrolatzeko antolatu duen jardunaldi batean.
Kasu honetan eukaliptoak izango dira, soberan ezagutzen dugun espeziea. Eta nola desagerrarazi badakigu ere: pazientziaz eta burugogorkeriaz. Zuritze-teknika aplikatuko dugu, eta, horretarako, zuritzaileak eta aizkorak erabiliko ditugu.
Hamaiketako goxo batekin amaituko dugu, ohi bezala.
GOIZEKO 9: 30etan Ibarruri – Muxikako Astei landa etxeko aparkalekuan geratuko gara. HEMEN. Handik, auto gutxi batzuetan antolatuko gara bertara iristeko.
EMAN IZENA aurreko osteguna baino lehen eta itxaron baieztapena. Plaza mugatuak.
Goiz osorako ur nahikoa eraman, ontzi berrerabilgarrian eta eraman zeozer jateko goizerdian, nahi ba duzu.
Praka LUZEA, mendiko botak eta euria egiten badu, uretako arropa edo euritakoa. Txapela eta eguzki-babesa, hala badagokio.
Izena ematen baduzu, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. >> Zergatik?
Material zorrotza erabiliko dugu, eta arriskutsua izan daiteke. 12 urtetik beherakoentzat ez da egokia. >> info +
Izen-emateak: info@lurgaia.org
¡Anima zaitez!

