Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Parte hartu gazteentzako ARTibismo tailerretan
Ezagutzen duzu Talde Feminista bat edo Gizarte eta Ingurumen Justiziako Talde bat? Gai hauekiko interesa duen gaztea al zara? ARTibismo kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Beste gazte batzuekin batera, zuen ingurunea eraldatu ahal izango duzue artearen bidez, eta mugiarazten zaituzten gaiak defendatu, sormen-tailerrak eginez hainbat diziplinarekin, hala nola podcast-arekin edo muralismoarekin.
ARTibismo kanpainan zehar hilean behin elkartuko gara diziplina artistiko ezberdin bat lantzeko eta horrekin batera gizartea feminismoan eta gizarte eta ingurumen justizian sentsibilizatzea bultzatzeko. Animatzen al zara?
Idatziguzu eta data hauek gorde:
- Urtarrilak 24 – Antzerki tailerra
- Otsailak 21 – Rap tailerra
- Martxoak 14 – Grafiti/muralismo tailerra
Tailerrak La Perrera espazioan egingo dira, Bilbon.

