Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Ezagutu uraren garrantzia
Ura gara, pentsatzen duen ura |
| Orain dela gutxi, Uraren Nazioarteko Eguna ospatu dute Ekoetxean, funtsezko egun bat biziari eusteko dugun baliabide naturalik garrantzitsuena nabarmentzeko. Gaur, ondasun hori zaintzeak duen garrantzia sakonago aztertu nahi dugu, mundu osoan bera baita ahulena eta mehatxatuena.
Horretarako, Uraren Euskal Agentziako (URA) teknikari Víctor Peñasi eskatu diote ur-baliabideei eusteak duen garrantziaz hitz egin dezan. Elkarrizketa honetan, Víctorrek pentsamoldea aldatzera gonbidatzen gaitu: gure ibaiak eta hezeguneak “ur-biltegi” soil gisa ikusi beharrean, biodibertsitatea duten eta ezinbesteko onurak ematen dizkiguten ekosistema bizi gisa hartu behar ditugu. Ikusi bideo hau, eta gogoratu gure ur-ingurunearen osasuna, azken batean, gure osasuna dela. Víctorrek ondo dioen bezala, “ura gara, pentsatzen duen ura”. |
|


