Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
NIREA TOPAKETA: Sensibilizaziotik ekintza partekatura
Hurrengo TOPAKETAn parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Jardunaldia maiatzaren 4an egingo da, Bilboko Itsasmuseum-en, eta sare gisa pauso bat gehiago eman nahi dugu: sentsibilizaziotik ekintza partekatura igarotzea.
Esperientzia inspiratzaileek jardunaldian landuko diren gaien testuingurua eta gakoak eskainiko dituzte:
- Valuing Farmers’ Wider Contributions to Society, lehen sektoreko ekarpenen balorizazioari buruzko jardunbide egokiak EBn.
- Benvinguts a Pagès (Cataluña), nekazaritza ustiategiak publikoari irekitzea, landa-eremua eta hiritarrak konektatzeko.
- Izan Arrantzale (Euskadi), arrantza-sektorea gazteengana hurbiltzea bokazioak pizteko.
Ekarpen horietatik abiatuta, hiru ardatzetan lan egingo da:
- EZAGUTU: kontakizun eta komunikazio partekatuaren hobekuntza.
- BIZI: zuzeneko harremanaren bidezko esperientzia eta lotura.
- AUKERATU: sektorea benetako lan-aukeratzat erakartzea.

