Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Emakumeen parte-hartzea kulturan
Datorren maiatzaren 22an, ostirala, UN Etxea – UNESCOren Euskal Herriko Elkarteak Hezkuntza, Arteak eta Hiritartasuna IX. Mintegia antolatuko du, UNESCOren Hezkuntza Kultural eta Artistikoaren Nazioarteko Astearen baitan.
Topaketa Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan izango da, 10:00etatik 14:30etara, eta parte-hartzea doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda.
Edizio honek emakumeek kultur bizitzan duten parte-hartze osoa eta eraginkorra jartzen du erdigunean, eta aintzat hartzen du sortzaile, bitartekari, hezitzaile, kudeatzaile eta eraldaketa sozialeko eragile gisa duten rola.
Mintegira joatea doakoa da.
Izena emateko, Guggenheim Bilbao Museoaren webgunera jo behar da, eta bertan eskuratu ahal izango dira sarrerak:
Mintegia:
Horrez gain, 10 plaza daude “Gorputza, ekintza eta eraldaketa” antzerki-pedagogiako tailerrean parte hartzeko, Lorena Pazos Rojok emana.
Tailerra, doakoa ere bada, formulario honen bidez kudeatuko da:
Tailerra: https://forms.gle/KYEtwjSFFFs3jW6ZA

