Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
EKOIZPEN EKOLOGIKOA – LURZORUA EGITARAUA – 2026-2027 IKASTURTEA
LURZORUA programak lurra baliabide didaktiko moduan erabiltzea proposatzen du, lurzoru emankorra zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Aldi berean, ekoizpen eredu ekologikoaren alde apostu egiten duten baserritarrek lurrarekin hartzen duten konpromisoa erakutsi nahi du.
Jarduera hau, praktika aktibo baten bitartez ikasleak bere inguruko lurzoru emankorrera gerturatzean oinarritzen da. Iraupena goizez soilik edo goiz eta arratsaldez izan daiteke eta Amorebieta Etxanon egingo da. Herri honetan kokatuta dagoen Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren egoitza ezagutu ondoren, Ibarra auzoan dagoen, baserri ekologiko batean lur laginak jaso eta nekazaritza-
ekosistema horren osasun diagnostiko erreala egingo da.
Programaren finantzaketa eta antolakuntza Kontseiluaren kargura izango da, garraioaren gastua izan ezik, hau ikastetxearen kontura izango baita. Jarduera egiteko egun kopurua mugatua da eta esleipena eskakizunak iristen diren eran egingo da egunak bukatu arte.
PARTE HARTZEKO asmoa baduzue, taldeko (20-25 ikasle) orri bat bete behar duzue eta EKAINAK 30a baino lehen ondorengo helbidera bidali: sustatu@ekolurra.eus Gaia: LURZORUA

