Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzaren V. Eskola: Naturan oinarritutako hezkuntza
| Uztailaren 2an, osteguna, Hezkuntzaren V. Eskola izango da Miramar Jauregian; Uda Ikastaroak (UIK) fundazioak antolatu du, “Educar desde la naturaleza: soluciones vivas frente al cambio climático” izenburupean (“Naturan oinarritutako hezkuntza: klima aldaketari aurre egiteko konponbide biziak”).
Larrialdi klimatikoak, biodibertsitatearen galerak eta gure lurraldean bizitzeko modua eraldatzeko premiazko beharrak markatutako testuinguruan murgilduta gaude. Hala, edizio berri honetako proposamena da naturan oinarritutako irtenbideen eginkizunaz hausnartzea; izan ere, irtenbide horien helburua da hezkuntza- inguruak erronka klimatikoetara egokitzeko tresnak izatea, bai eta, aldi berean, ikasteko, parte hartzeko eta gizartea eraldatzeko prozesuak sustatzeko gai diren hezkuntzako baliabideak izatea ere. Euskadin eta beste lurralde batzuetan izandako esperientziak partekatuko dira Eskolan, horiek oinarri hartuta aztertu ahal izateko nola sortu daitezkeen hezkuntza- aukerak birnaturalizazio- Hauei zuzenduta dago jarduera: irakasleei nahiz hezkuntzako beste eragile batzuei, administrazio publiko nahiz tokiko erakundeetako teknikariei, ingurumen-, gizarte- nahiz hezkuntza-alorretan aritzen diren profesionalei, unibertsitate nahiz heziketa-zikloetako ikasleei, eta oro har jasangarritasunean, ingurumen-hezkuntzan nahiz klima-ekintzan interesa duten guztiei. Modalitate mistoan gauzatuko da Eskolako jarduna: goizeko saioak aurrez aurre eta online jarraitu ahalko dira; arratsaldeko jarduerak, berriz, aurrez aurre baino ez. Klima-aldaketari aurre egiteko konponbideak ardatz izanik antolatu dugun ikasteko, trukatzeko eta lankidetzan aritzeko jardunaldi honetan zure parte-hartzea espero dugu. |

