Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
BERTSO BAZKARI BEREZIA IRAILAREN 26AN AZPEITIAN
Irailaren 26an, Ilargia eta Landareak agendaren hamargarren edizioa aurkeztuko da Azpeitian. 2027ari dagokion agenda da, eta aurtengo gaia fruitu arbolak izango dira.
Aurkezpena bertso bazkari berezi baten bidez egingo da, tokiko produktuekin prestatutako bazkari batekin. Bertan Maddalen Arzallus eta Unai Agirre izango dira, landareei buruzko bertso prestatuak eta bat-batekoak kantatzen. Gainera, Jakoba Errekondok fruitu arbolei buruz hitz egingo du eta ikusleen galderei erantzungo die. Antton Olariagaren agendarako egindako ilustrazioak ere erakutsiko dira.
Agendak baratzeari eta landareei buruzko aholkuak, ilargiaren faseei buruzko informazioa, ilustrazioak eta esaera zaharrak jasotzen ditu.
Informazio gehiado HEMEN
![]()
