Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
SARE BERDEAK EKO BILBOKO LEHEN AZOKAN EGONGO DA
Etorkizun berde eta osasungarri baterantz doa Bilbo. Ekologiarekin, ongizatearekin eta jasangarritasunarekin konektatzeko ekitaldi aitzindaria dugu hau.
Publiko guztiei zuzendutako azoka, geure inguruko eta sektore guztietako produktuen bitartez bizitza osasungarriagoa izateko eskaintzen zaizkigun aukerak erakustea helburu duena.
Sare Berdeaketik bat egiten dugu proiektuarekin, eta bertan izango gara hilaren 25, 26 eta 27an, Euskalduna
Antzokian (81. standa), Sareak egiten duen lana azaltzen eta herritarrak ohiturak aldatzearen garrantziaz
kontzientziatzen.
Gainera, irailaren 25ean 15:00etan, mahai-inguru bat antolatu dugu, “CLYMACT esperientziak: gazteak eta jasangarritasuna” izenekoa. Bertan, gazteek CLYMACT proiektuko bizipenak eta proiektu horretatik eratorritako nazioarteko proposamen batzuk zuzenean ezagutzeko aukera izango duzue.
ITXAROTEN ZAITUZTEGU!
Informazio gehiago HEMEN
![]()
