Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
2. EDIZIOA – HONDAKINAK BILTZEKO SPOGOMI LIGA
Iritsi da hondakinen bilketari buruzko SPOGOMI LIGAREN 2. edizioa. Lehiaketa honetan, 3 pertsonako 10-30 talde lehiatuko dira hiriko eremu mugatu batean ahalik eta hondakin gehien biltzeko. Ingurumen-kirol hau Japonian jaio zen 2008an, eta iaz kontinente guztietako 21 herrialdetako nazioarteko lehen lehiaketa ospatu zen, Bartzelonan.
SPOGOMI oso tresna indartsua da naturan hondakinak pilatzea saihestearen garrantziaz kontzientziatzeko eta, horrela, hondakin horiek biodibertsitatean, paisaian, ekonomian eta gure osasunean dituzten ondorio negatiboak saihesteko.
Ekainaren 1ean SPOGOMI lehiaketa Bilbon ospatuko da. Izen-emateak doakoak dira eta adin eta mugikortasun baldintza ezberdinei irekita daude. Izena eman hiru pertsonako talde batekin, edo banaka edo bikoteka etorri eta talde bat egiten lagunduko dizugu!
Izen-emateak HEMEN