Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
EE kentzea eta zuhaitz landaketa Soraluzen |
Abenduak 20, larunbata |
|
Urtea amaitzen ari da, baina landatzeko gogoa ez. Oraingoan Soraluzera goaz jardunaldi misto batekin: espezie exotikoak desagerrarazteko eta espezie autoktonoak landatzeko. Ohi bezala, Soraluzeko Baso Biziak elkartearen eskutik joango gara. Bertako basoetan dena ematen dutenak. Ba zatoz?
Jardunaldi hau Kutxa Fundazioaren finantzaketari esker ospatzen dugu.
|


9: 30etan GOL fabrikako aparkalekuan, Sagar Erreka kalean, Soraluzeko Irure auzoan.
Eraman ura, ontzi berrerabilgarrian eta zerbait jateko, nahi ba duzu.
Praka LUZEA, mendiko botak eta uretako arropa edo aterkia, euriarekin.
EMAN IZENA aurreko osteguna baino lehen eta itxaron baieztapena.
Iraupena: gutxi gorabehera 13:30 arte
Izena ematen ba duzu, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. >>