Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna 2026

Proiektuaren deskribapena

Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna 2026

Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta (urtarrilak 26), Aztertu programatik bideo bat (reel) argitaratuko dugu sare sozialetan, ingurumen hezkuntza zer den modu hurbil eta errazean azaltzeko.

Bideoaren abiapuntua ideia nagusi bat da: ingurumen hezkuntza ez da soilik birziklatzea, baizik eta ulertzea gure eguneroko erabakiek nola eragiten duten ingurunean. Eta, batez ere, ingurumen hezkuntza pertsonak garela: zugandik, nigandik eta pertsona guztiengandik datorrela.

 Zer da zuretzat ingurumen hezkuntza?

Pertsona eta erakundeak gonbidatzen ditugu galdera horri erantzutera eta sare sozialetan partekatzera, ez bakarrik ekintza zehatzekin, baita artearen, sormenaren eta nahi duzun formatuan partekatu nahi duzun edozein inspirazioren bidez ere, adibidez:

  • esaldi bat,
  • bideo txiki bat,
  • marrazki bat
  • ingurua zaintzearekin zerikusia duen ekintza zehatz bat.

Nola parte hartu erronkan?

  • Edukia zuek aukeratutako formatuan sortzea.
  • Sare sozialetan partekatzea urtarrilaren 26an (edo data hurbilean).
  • #U26IngurumenHezkuntza hashtag-a erabili eta, nahi izanez gero, @aztertuprograma aipatu Instagramen.

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...