Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
NATURALIZAZIO JARDUNALDIA BEC-EN! LORATEGI ETA TERRAZA BIZIEN SAREA
Donibane Zentro Okupazionaletik denbora daramate Lorategi eta Terrazak Bizien proiektuan lanean, ingurumenarekin eta hiri-biodibertsitatearekin lotutako gaiei buruz ikasten, betiere ikuspegi hezitzaile eta inklusibo batekin. Lorategi eta Terraza Bizien Sareak indarra hartu du azken urteotan, eta horren adibide da Leioako Mercedarias Ikastetxearekin batera egindako programa, hiriko biodibertsitatea ezagutzeko, sentsibilizatzeko eta errespetatzen ikasteko.
Oraingo honetan NATURALIZAZIO EKINTZA bat egingo dugu datorren uztailaren 11n BEC! -eko lorategietan. Nakusarbeko Alberto Santolariaren eta Gaude Elkarteko Donibane Zentroko hezitzaileen eskutik, gure naturguneak zaintzearen garrantzia ikasiko dugu. Jardunaldia amaitzeko, polinizatzaileen oasi bat sortuko da BEC! erakustazokaren kanpoaldeko lorategi batean.
Plazer handia da BEC!ek ere gure berdeguneak naturalizatzearen alde egitea!