Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Nerbioi-Ibaizabal janari xahuketarik gabe: tailerrak eskualdeko herritarrentzat
“Nerbioi-Ibaizabal janari xahuketarik gabe” kanpainaren bigarren faseari hasiera emango zaio irailean, eskualdeko hainbat herritan egingo diren tailer praktikoen bidez. Tailer hauen helburu nagusia herritarrak elikagai xahuketaren aurkako borrokan inplikatzea izango da.
Kanpainaren xedea elikagai xahuketaren arazoaz kontzientzia zabaltzea da eta, aldi berean, etxeetan xahuketa hori nola murriztu daitekeen erakustea. Tailer horietan, kontsumitzaileek alferrik galtzen dituzten elikagaien kopurua murrizteko gomendio praktikoak eta aprobetxamendu-errezetetan oinarritutako sukaldaritza-erakustaldi bat uztartuko dira. Saioaren amaieran, parte-hartzaileek prestatutako jakiak dastatzeko aukera izango dute.
Tailerrak 18:30etatik 20:00etara izango dira, eta parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Galdetegia betez edo hurrengo telefono zenbaki honetara deituz: 900 840 152.
Informazio gehiago HEMEN