Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
ZERO ZABOR URETAN 2025 KANPAINA HASTERA DOA
ZERO ZABOR URETAN ingurumen-sentsibilizazioko kanpaina hurbiltzen ari da, eta euskal kostaldean zeharreko itsas zeharkaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Bidaia hori portuz portu egingo da uztailean, MATER itsasontzian. Portu bakoitzeko programan informazio zehatza aurkituko duzue hemen: https://zerozaboruretan.eus/
“Hondakinik onena, sortzen ez dena” lelopean, kanpaina honen bidez herritarrak kontzientziatu nahi dira itsas zaborren problematikari buruz, eta hondakinen prebentzioan inplikatu.
Eskaintzen diren doako jardueren artean, zaborra biltzeko jarduera bat dago eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu!
-
ZABOR BILKETA: Portu bakoitzean hondakin pilaketak gertatzen diren guneak aztertu eta garbitu nahi dira, horiek zaindu eta prebenitzeko.
Jarraian, portu bakoitzean egingo diren bilketen datak adierazten dira:
- Bilbo, uztailak 4
- Portugalete, uztailak 6
- Bermeo, uztailak 9
- Ondarroa, uztailak 12
Abentura honetan sar zaitez!