Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
ZERO ZABOR URETAN KANPAINA 2025
Badator ZERO ZABOR URETAN ingurumen-sentsibilizazio kanpainaren itsas zeharkaldia eta boluntariotza-aukeren berri eman nahi dizuegu. Uztailean zehar, itsaso osasuntsu bat lortzeko bidean, MATER itsasontzi museo ekoaktiboan egingo den bidaia da, itsas hondakinen arazoei eta irtenbideei buruzko kontzientziazioa areagotzera bideratua. Boluntariotza 18 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago eta MATER ontzian bertan garatuko da euskal kostaldean zehar.
Gutxieneko egonaldia portu batekoa da (4 egun), eta jarduerak ontziko logistika laguntza hutsetik (sukaldaritza eta garbiketa) ingurumenarekiko kontzientziaziora bitartekoak dira.
Ordutegia zereginen eta programatutako jardueren araberakoa da eta otorduak eta egonaldia bera ontzian egiteko aukerarekin.
-
Bilbo, uztailak 2-5
-
Portugalete, uztailak 5-8
-
Bermeo, uztailak 8-11
-
Ondarroa, uztailak 11-14
-
Mutriku, uztailak 14-17
-
Hondarribi, uztailak 17-20
-
Getaria, uztailak 20-23
-
Pasaia, uztailak 23-27
Eskaerak jasotzeko eta hautaketa prozesurako hautagai izateko epea ekainaren 15ean bukatzen da. Eskaerak info@mater.eus helbidera bidali behar dira, “ZERO ZABOR URETAN 2025 Boluntariotza” gaiarekin.
Gure balioak partekatzen badituzu eta zure denbora eta talentua kanpainari eman nahi badiozu, beso zabalik hartuko zaitugu.
Ontziratu eta izan boluntario!