Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
HOPE bideo-foruma
Bioterrako antolatzaileekin elkarlanean, apirilaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, ENEEK-Ekolurra (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) egoitzan, Jauregibarria baserrian (Amorebieta Etxano), antolatu duten HOPE bideo-forumera gonbidatzen gaituzte.
“Hope! Estamos a Tiempo” proposamen kultural eta dibulgatzailea da. Ikuspegi baikor baina errealista batetik abiatuta, “oraindik garaiz gaude okerrena saihesteko” mezua zabaltzen du. Dagoeneko hainbat herrialdetan martxan dauden benetako irtenbideak aurkezten ditu, istorioen bidez eta adituen ahotsa jasoz.
Hemen duzue informazio gehiago:
Javier Peñak sortutako proiektua da, El Gatoverde Producciones eta Cine365 Films ekoiztetxeek ekoitzia, eta Jaime Bartolomek eta Álvaro Ronek zuzendua.
Egitaraua:
• 17:00 Hasiera
• 17:05 Ongietorria eta harrera
• 17:10–18:00 Dokumentalaren proiekzioa
• 18:00–18:45 Mahai-ingurua
• 18:45–19:00 Galderak eta erantzunak
• 19:00–19:25 Askaria
• 19:30 Amaiera

