Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Gazte Sarearen XIII. topaketa bueltan da, eta aurten berriro ere Bilbon elkartuko gara!
Datorren apirilaren 25ean, La Perrera espazioan, Euskadi eta Nafarroako gazteok elkarrekin egun osoko topaketa bat partekatuko dugu, justizia sozioambientalaz eta feminismo
Aurten, artea izango da topaketaren ardatza. Azken hilabeteotan, Artibismo prozes
Elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta Alboan Gazte Sarea osatzen dugun talde eta gazteen arteko loturak sendotzeko aukera ere izango da. Horrez gain, arteak gizarte-eraldaketan izan dezakeen indarra gertutik ezagutzeko eta justizia sozioambientalaren zein genero-berdintasunaren alde mugitzen jarraitzeko gunea izango da.
Aurreko tailerretan parte hartu baduzu, edo gai hauek interesatzen bazaizkizu eta beste gazte batzuek nola mugitzen diren ezagutu nahi baduzu, pozarren hartuko zaitugu!
- 2026ko apirilaren 25ean
- 10:00etatik 17:00etara
- La Perrera (Sabino Arana etorbidea 50, Bilbo)
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, egin klik estekan.

