Gazte Sarearen XIII. topaketa bueltan da, eta aurten berriro ere Bilbon elkartuko gara!

Proiektuaren deskribapena

Gazte Sarearen XIII. topaketa bueltan da, eta aurten berriro ere Bilbon elkartuko gara!

Datorren apirilaren 25ean, La Perrera espazioan, Euskadi eta Nafarroako gazteok elkarrekin egun osoko topaketa bat partekatuko dugu, justizia sozioambientalaz eta feminismoaz hausnartu eta elkarrekin ikasteko.

Aurten, artea izango da topaketaren ardatza. Azken hilabeteotan, Artibismo prozesuan antzerkia, rapa eta graffitia landu ditugu, adierazpenerako, hausnarketarako eta gizartea eraldatzeko tresna gisa. Topaketa hau urte osoko ibilbide horri amaiera kolektiboa emateko aukera izango da; ikasitakoa partekatzeko, bizitakoa berriz ekartzeko eta elkarrekin ospatzeko espazioa.

Elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta Alboan Gazte Sarea osatzen dugun talde eta gazteen arteko loturak sendotzeko aukera ere izango da. Horrez gain, arteak gizarte-eraldaketan izan dezakeen indarra gertutik ezagutzeko eta justizia sozioambientalaren zein genero-berdintasunaren alde mugitzen jarraitzeko gunea izango da.

Aurreko tailerretan parte hartu baduzu, edo gai hauek interesatzen bazaizkizu eta beste gazte batzuek nola mugitzen diren ezagutu nahi baduzu, pozarren hartuko zaitugu!

  • 2026ko apirilaren 25ean
  • 10:00etatik 17:00etara
  • La Perrera (Sabino Arana etorbidea 50, Bilbo)

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, egin klik estekan.

 

   

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...