CLYMACT PRIOEKTUAREN NAZIOARTEKO AZKEN TOPAKETA PODSTRANAN, KROAZIAN

Proiektuaren deskribapena

CLYMACT PRIOEKTUAREN NAZIOARTEKO AZKEN TOPAKETA PODSTRANAN, KROAZIAN

Joan den urrian, gure elkarteko boluntario talde batek Podstrana herrira (Kroazia) bidaiatu zuen, CLYMACT Europako proiektuaren nazioarteko azken topaketan parte hartzeko. Oraingoan, lurraldeen trantsizio ekologikorako funtsezkoa den alderdi batean oinarritu zen jardunaldia: udal-eremuko hondakinen kudeaketa.

Podstranan egindako saioetan, parte-hartzaileek esperientziak partekatu, eredu arrakastatsuak aztertu eta herri eta hirietan hondakinen sorrera murriztera eta ekonomia zirkularra sustatzera bideratutako tokiko jardunbide egokiak bertatik bertara ezagutu zituzten.

Nazioarteko topaketen amaiera honek gure elkarteari aukera ematen dio Europako beste erakunde batzuekin lankidetza-harremanak sendotzeko eta gure ingurune hurbilenean sentsibilizazio- eta ingurumen-hobekuntzako ekimenak bultzatzen jarraitzeko tresna praktikoak eskuratzeko.

Erakundetik oso positiboki baloratzen ditugu boluntario taldearen inplikazioa eta azken bidaia honen emaitzak, eta udalerri garbiagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak eraikitzeko sarean lanean jarraitzeko dugun konpromisoa berresten dugu.

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...