BIZKAIAGARA SARIAK 2026

Proiektuaren deskribapena

BIZKAIAGARA SARIAK 2026

Boluntarioen Nazioarteko Egunaren harira, BizkaiaGarak —Bizkaiko boluntarioak eta gizarte-partaidetzarako agentziak— BizkaiaGara Sarien edizio berri bat ospatuko du datorren abenduaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoan (EHU).

Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBK Fundazioaren eta EDE Fundazioaren eskutik sustatutako gala honen helburua da Bizkaia parte-hartzaileago, solidarioago eta inklusiboago bat eraikitzen laguntzen duten pertsonen, erakundeen eta proiektuen eguneroko konpromisoa aitortzea, partekatzea eta ikusaraztea.

Sari-banaketa eta emanaldi artistikoak

Ekitaldian zehar hiru kategoriatako aitorpenak banatuko dira —Ibilbidea, Erakundea eta Proiektua—, eta gizarteari egindako ekarpena nabarmentzen duten bi aipamen berezi ere egingo dira. Gainera, ospakizunak kultura eta emozioa uztartuko ditu Harrobi Dantza Bertikalaren dantza garaikidearekin eta Elorri Bertso Eskolako bertsolariekin. Amaitzeko, bertaratutakoek mokadu bat partekatzeko aukera izango dute.

Ekitaldiaren datuak eta izen-ematea:

  • Eguna: 2026ko abenduaren 2a, asteazkena.

  • Ordutegia: 19:00 – 20:30.

  • Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU (Bilbo).

  • Izen-ematea: Doakoa, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, HEMEN

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...