Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
馃尀 UDA IKASTAROAK: HERRITARRAK AHALDUNTZEKO ELKARRIZKETAK
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIAk (Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkartea) antolatu dute Ingurumen Komunikazioko Eskola, eta sei urte bete ditu komunikazioari eta ingurumenari buruzko eztabaida foro gisa.
Haren helburua da hausnarketa-gune bat sortzea eta ingurumenn erronka handien komunikazioari buruzko gako batzuk eskaintzea, hala nola, krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, ingurune naturalaren kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen jasangarria, besteak beste.
Seigarren edizio honetan, Ingurumen Komunikazioko Eskola birmoldatu eta eboluzionatu egiten da, hizketaldi sakonen formatu bati bide emateko. Elkarrizketa horiek, ikuspuntu desberdinetatik, energia eta klima trantsizioan aurrera egiten laguntzen dute, eta kontakizuna aldatzen, ingurumen arazoak gehiago eta hobeto komunikatzeko.
Elkarrizketa horiek osatzeko, esperientzia praktikoa eskaintzen zaie Eskolan parte hartzen duten pertsona guztiei: bisita bat bertaratzen diren pertsonei eta tailer bat telematika bidez parte hartzen dutenei.
Informazio gehiago jakiteko egin klik hemen.
聽