馃У SAREAN LANEAN – IBILALDIA AIARZA BASOAN – DONIBANE ZENTRO OKUPAZIONALA

Proiektuaren deskribapena

馃У SAREAN LANEAN – IBILALDIA AIARZA BASOAN – DONIBANE ZENTRO OKUPAZIONALA

Sarean lan eginez lor daitekeen guztiaren beste adibide bat! Sare Berdeak saretik ingurunea hobetzeko lan egin nahi duten pertsonak konektatzen ditugu, ingurumena hobetzeko ekimenak eta ekintzak gauzatu ahal izateko.

Sare Berdeak -etik bultzatzen ari garen ekimenetako bat Aiarza Basoa balioan jartzea da, Derioko udalerriko Aiarza inguruan dagoen baso misto atlantikoa. Helburu honekin, eta Txorierriko eta Uribe Butroeko hainbat talderen ahaleginari eta lanari esker, hainbat ekimen bultzatu dira basoa babestu, birsortu, garbitu eta zaintzeko.

Oraingoan, Leioako Donibane Zentro Okupazionala, Sare Berdeak sarearen parte dena, izan da ekimenarekiko interesa azaldu duena. Ondorioz, basoan zehar ibilaldi bat antolatu dugu, erabiltzaileek ezagutu dezaten. Ezagutzen eta baloratzen dena baino ez delako babesten eta zaintzen.

Irteera azaroaren 8an izango da goizeko 10:30etan.

Zuk ere Sare Berdeaken martxan dauden ekimenetako bat babestu nahi baduzu edo proposamen propio bat egin nahi baduzu, ez izan zalantzarik! Idatz iezaguzu! kaixo@sareberdeak.eus

Jarraian, ekimenaren argazki batzuk erakusten dira. Ikus daitekeenez, arreta behar duen espazio ederra da, eremu batzuk nahiko degradatuta baitaude. Sarean lanean jarraituko dugu, baso zoragarri hau kontserbatzeko eta babesteko ekintzak aurrera eramateko.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Tel茅fono
Direcci贸n
Additional Note
paypalstripe
Loading...