APO-HONTZEN BIKOTEAK EZAGUTZEKO ETA ERROLDATZEKO IKASTARO-TAILERRA

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

APO-HONTZEN BIKOTEAK EZAGUTZEKO ETA ERROLDATZEKO IKASTARO-TAILERRA

Getxo Udaleko Ingurumen Sailak tailer-ikastaro berri bat antolatu du datorren larunbaterako, hilak 27, Getxon eta, bereziki, bere hirigunean bizi diren apo-hontz bikoteen kopurua ezagutzeko. Hontz txiki bat da, gaueko hegazti bat, udaberri bakoitzean bisitatzen gaituena eta uda gure lurraldean pasatzen duena, gero Afrikara joateko, negua igarotzeko. 2001ean 2-3 bikote eskas zeuden arren, Getxoko Hegaztien Inbentarioa-ren arabera (Ingurumen Sailak argitaratua), gaur egun gure udalerriko gaueko harraparirik ugariena da.

Ornitologo aditu baten gidaritzapean, talde ezberdinak antolatuko dira eta talde horiek udalerriko hainbat zonalde edo auzotan barrena ibiliko dira, apo-hontza aurkitzeko. Aurretik, Romoko Kultur Etxean bilduko dira parte-hartzaileak, 19:00etatik 20:30era gutxi gorabehera, jarduera antolatuko da eta hegazti horri buruzko azalpen batzuk eskainiko dira: haren biologiari, portaerari, soinuari eta abarri buruzko zehetasunak emango dira. Ondoren, 21:00etatik 24:00etara, hegazti hori bizi den lurraldeen errolda egingo da.

Jarduera honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da boluenatura@gmail.com helbidean eta interesa duen edonor joan daiteke.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...