Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
BERDEAGO AZOKA 2024
MARTXOAK 22 · 23 · 24
Berdeago Azoka Durangora itzuliko da aurten ere martxoaren 22, 23 eta 24an. Azken edizioan 60 stand baino gehiago eta 10.000 bisitari izan ostean, Durangoko Landako Guneak beste urte batez hartuko du Azoka, 80 erakustoki baino gehiago eskainiz.
Jasangarritasunaren Euskal Azokak entitate publiko eta pribatuak zein erakundeak eta herritarrak oro har biltzen ditu kontsumo arduratsuaren, energia-eraginkortasunaren eta ingurumen-berrikuntzaren inguruan.
Azokak bi gai nagusi ditu, Berdeago Nature eta Berdeago Energy, presentzia bateratua izango dutenak asteburuan zehar.
- Berdeago Nature: kontsumo arduratsuari eskainia, elikadura ekologikoa eta km0, moda iraunkorra edota kosmetika naturala bezalako arloak barne hartuz.
- Berdeago Energy: energia-eraginkortasuna, ingurumen-berrikuntza, mugikortasun eta eraikuntza iraunkorra eta ekonomia zirkularra sustatzera bideratua.
Bestalde, azokak Zirkulo Berdea Gunea eskainiko du, erakusketariek katak edo tailerrak bezalako jarduerak antolatzeko gunea.
Berdeago Azokan izena emateko epea zabalik dago jada. Erakustoki bezala parte hartu nahi izatekotan, bete ezazu izena emateko formularioa.
Edozein iradokizun edo zalantza izanez gero, azoka@berdeago.org helbidera idatzi dezakezu.
Azokaren parte izatera animatzen zaitugu, erakustoki gisa. Zure zain gaude!