Berrerabiltzeko edukiontziak jasotzeko puntua

hondakinak-residuos

Proiektuaren deskribapena

Judit Etxebarrin bizi den emakume ekintzailea da. Garbiketarako produktu ekologikoen denda zabaldu berri du. Bere produktuak pisura saltzen dira. Berak ez du edukiontzi propiorik erabiltzen, bestela hondakin izango liratekeen erabilitako edukiontziak berrerabiltzen ditu. Askotan ez du berrerabiltzeko ontzi nahikorik eta Sare Berdeak programari proposatu zion bere dendan berrerabiltzeko edukiontziak jasotzeko puntua sortzea.

Udaltalde 21 Nerbio Ibaizabal jasangarritasun bulegoak bere burua eskeini du edukiontzi hauek biltzeko toki gisa. Erakundeak eskualdean sortzen den hondakin kopurua murriztea du beste batzuen artean helburu. Beraz, Arrankudiagan kokatuta dagoen bulegoan jasoko dira berrerabiltzeko garbiketako produktuen edukiontziak. Bertan usten dituen pertsona ez da edukiontzi hauek garbitzeaz arduratu behar. Garrantzitsua da garbiketarako produktuen edukiontziak izatea eta ez elikagaienak edo antzekoak. Noski, eskualdean beharra duen edozein enpresa edo pertsonarentzako ere egongo dira edukiontzi hauek eskuragarri.

Lagun gaitzazu eta ekarri zure edukiontziak ekonomia zirkularra lagundu eta beste era batean hondakin izango litzatekena baliabide bilakatzeko.

  • Lekua: Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal jasangarritasun bulegoa Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9.00-14.00 (aldez aurretik hitzordua hartu behar da telefonoz)
  • Emaila: info@udaltalde21.eus
  • Tel.: 946 712 699

Nahi duzuna komenta dezakezu proiektu honetan. Animatu eta parte hartu.

#SBJasotzekoPuntua

2 Erantzunak

  1. Judit Dieguez

    Kaixo!

    Eskerrik asko Sare Berdeak por proporcionarnos una plataforma donde sugerir iniciativas y así entre todos cuidar a nuestro querido planeta 🙂

    En 4ecobilbao ofrecemos productos de limpieza ecosostenibles, biodegradables e hipoalergénicos A GRANEL La vida útil de los envases es larguísima ¿porqué tirarlos cuando los puedes reutilizar? Preguntas: 4ecobilbao@gmail.com / 671 789 232

    ¡¡ Gracias por donarnos vuestros envases, algún vecino los podrá aprovechar y cada granito cuenta !!

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...