“GETXONATURA: EZAGUTU ETA ZAINDU” JARDUNALDIAK

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

GETXONATURA: EZAGUTU ETA ZAINDU JARDUNALDIAK

Getxoko Udaleko Ingurumen Sailak gidatutako natur ibilbidea eskaintzen du Bolueko hezegunetik eta Gobela ibaitik:

Uztailaren 8an, larunbata, natur ibilbide gidatu berri bat egingo da, Bolueko hezegunetik eta Gobela ibaiaren goiko aldetik, ibaiertzean zehar. Ekimena udal Ingurumen Sailak antolatutako “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” izeneko jardunaldien barruan kokatzen da, eta natur eremu horietako habitata eta landaretza autoktonoa eta aloktonoa ezagutaraztea du helburu, baita bertan bizi den fauna ornodun eta ornogabea behatzea ere. Haien mehatxu nagusiak eta kudeaketa korapilatsua azpimarratuko dira, eta hezegunea gaztetzeko egin berri diren lanak aztertuko dira.

Txangoa helduentzat eta 10 urtetik beherako adingabeentzat da. Ibilbidea goizeko 8:30ean hasiko da eta 13:00ak arte luzatuko da. Gomendagarria da oinetako eta arropa erosoak eramatea, eguraldiaren arabera, baita prismatikoak ere, edukiz gero. Topaketa lekua Bolueko hezeguneko Ponpa-etxola bera izango da, bertatik abiatuko baita espedizioa.

Beharrezkoa da ohiko helbide elektronikoan izena ematea: boluenatura@gmail.com.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...