GREEN KALEAK: PROIEKTUEN DEIALDIA

Proiektuaren deskribapena

GREEN KALEAK: PROIEKTUEN DEIALDIA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak KONEKTA IDEIAK deialdia abiarazi du, aisialdi jasangarriaren eremuan oinarritua, honako helburu hauekin:

  • 2030 Agendaren eta iraunkortasunaren erronken aldeko kontzientzia kritikoa sustatzea.
  • Ingurumen-inpaktua minimizatuko duen eta gizarte-ekitatea sustatuko duen aisialdia sustatzea.
  • Aisialdi iraunkorraren eremuan ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea.

 

Nork aurkez ditzake proiektuak?

  • Gazteek, banaka nahiz taldeka.
  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
  • Bilbon bizi direnak edo uriarekin loturaren bat daukatenak. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon bizi beharko du. Pertsona horietako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari modura jarduteko.

Noiz eta zelan aurkez dezakezu/e proiektua?

Urriaren 7tik azaroaren 24ra aurkez dezakezu proiektua. Proiektu guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea.

 

Sare Berdeak-etik era aktiboan parte hartzen dugu Green Kaleak kanpainan, eta Bilboko gazte guztiak animatzen ditugu Jai Garbien Alde kanpainarekin lotutako proiektu berritzaile bat aurkeztera.

 

Informazio gehiago HEMEN.

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...