Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
JAI GARBIEN ALDE KANPAINAREKIN AURRERA JARRAITZEN DUGU
Pasa den urtean, jai-ekitaldien ondoren kaleetan zenbat zabor botatzen den ikusita, Ola sin Plástico Elkartetik proposamen hau egin zuten: Kontzientziazio-kanpaina bat egitea, ahalik eta elkarte, talde eta pertsona gehienek, udalek eta jaien eta ekitaldi berezien antolaketan inplikatutako eragileek lagunduta, prebentziotik lan egiteko, eta ez konponbiderik ez duena garbitzetik. Horrela JAI GARBIEN ALDE kanpaina jaio zen.
Aurten ere ekimena bultzatzen jarraitzen dugu, eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta proposamena babesten duten erakunde/elkarteekin batera, hurrengoan lan egiten ari gara:
- Kanpainarekin bat egitea erabakitzen duten udalei komunikazio-liburuxka bat ematen ari gara, jai garbi batzuk ospatzeari buruzko mezuak festa bateko hainbat eremutan (txosna gunean, udalaren informazio paneletan, jaien programan, sare sozialetan, etab.) sartu ahal izan ditzaten.
- Udalarekin/jai-batzordearekin batera, fitxa bat betetzen ari gara jaietan gertatzen dena aztertzeko: indarguneak, ahuleziak, hobekuntzak, etab.
- Bertako ekintzak: Mota desberdinetako hiru ekitaldietan egon gara. Uztailaren 7an, Mungiako San Pedro jaien barruan ospatu zen Mungiako Sukalki Egunean izan ginen. Abenduaren 1ean, Gordexolako San Andres Azokan egon ginen eta abenduaren 7an, Durangoko Liburu Azokara bertaratu ginen. Ekitaldi horietan kanpainari buruzko informazioa ematen aritu gara, hondakinen kudeaketaren inguruan analisia egiten, bertaratutako jendeari eta saltzaileei galdetegiak egiten, etab.
Ekimenarekin kolaboratu nahi baduzu, idatz iezaguzu nola parte har dezakezun ikusteko! Gero eta gehiago gara! Eta udal gisa kanpainarekin bat egin nahi baduzu, pozarren egongo gara zuen kasua xehetasun handiagoz aztertzeko eta ekimen honetan elkarrekin lan egiteko modua aztertzeko!
👉 kaixo@sareberdeak.eus