Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
IBILALDI INTERPRETATIBOA EIBARREN
Igandean, hilak 22, bisita bat egingo dugu Eibarko Baso Biziak antolatua, eukaliptoari agur esateko betiko (behintzat, txoko txiki honetan)
8,32 hektareako lursaila da, Eibarren, funts propioetako 20.000 eurorekin erosia, eta 2027an moztuko da. Bertako basorako trantsizioa egiteko kudeaketa Eibarko Baso Biziak eta Lurgaiak elkarrekin egingo dugu.
Eukaliptoez eta gure ingurune naturalean eta paisaian duen eraginaz, basoez, lurraldearen zaintzaz eta gaiari buruz galdetu nahi duzuenaz hitz egingo dugu.
ZEHATZAK (adi irakurri)
– 10:00etan geratuko gara Eibarren, Txontako aparlalekuan, saskibaloiko kantxa ondoan, HEMEN.
– EMAN IZENA gutxienez, 3 egun lehenago eta itxaron baieztapena.
– Eraman ura, ontzi berrerabilgarrian.
– Mendiko oinetakoak eta, euria egitekotan, uretako arropa edo aterkia.

