Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
IRAUNKORTASUN KORPORATIBOAREN BIDEZ ENPRESENTZAT BALIOA SORTZEA
B Norte Komunitateak eta BBK Kuna-k aukera paregabea eskaintzen dizute zure ETEaren estrategian iraunkortasuna txertatzeko eta, horrela, epe luzerako lehia-posizioa indartzeko.
Industria, merkataritza, garraio eta/edo zerbitzuen sektoreko enpresa txiki eta ertaina bazara, zure inguruan inbertitu dezakezu tokiko garapen ekonomikoari eta Bizkaiko gizarte-ehuna sendotzeari lagunduz, zure ETEaren enpresa-hazkundean fokua galdu gabe.
Goi-mailako hizlariekin eta formatu presentzialean, doako prestakuntza hau jasangarritasun korporatiboaren bidez enpresentzako balioa sortzean oinarritzen da, Bilboko Udalaren “Bilbo Iraunkorra: 2030 Agenda eta GIH” Ekintza Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren “Euskadi Basque Country 2030 Agendaren” bidez egindako eraldaketa-prozesuekin bat etorriz.
Gainera, prestakuntza-ibilbidean zehar, zuzenean ezagutuko dituzu 2025. urtetik aurrera indarrean sartuko diren Europako Zuzentarauak eta Araudiak, baita zure negozioan nola eragiten duten ere.
FITXA TEKNIKOA:
Ordua: 16:00 h.-tik 18:00 h.-ra
Tokia: BBK Kuna (Ganbara gela)
Iraupena: 2 prestakuntza-saio hilean (asteazkenetan, txandaka). 16 saio, guztira
PRESTAKUNTZA IBILBIDEA:
- 1. modulua: Iraunkortasunaren bidez enpresa-balioa sortzeko paradigma berria.
- 2. modulua: Garapen Iraunkorrari buruzko Europako, Estatuko eta tokiko arau-esparrua.
- 3. modulua: Enpresa barruko eremuak eraldatzea: kudeaketa- eta kultura-alderdiak.
- 4. modulua: Iraunkortasuna negozio-ereduan integratzeko planak.
- 5. modulua: Lurraldeko beste eragile batzuekiko aliantzak.
Hizlariak: Javier Cortés, Mikel Berraondo, Fernando Varela, Fernando Sierra, besteak beste.
Programa osoa deskargatzea https://shre.ink/bClD
Izen-emateak: https://shre.ink/gnPR
Anima zaitez!


