KLIMA-NARRIADURAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA

Proiektuaren deskribapena

KLIMA-NARRIADURAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA

Javierrek, Durangoko bizilagunak, klima-narriaduraren inguruan duen kezka helarazi digu, bere proposamenarekin bat egitera gonbidatuz.

Bere mezua elkarbanatzen dugu hemen:

NBEak, Urtarrilaren 28a izendatu du atmosferara isurtzen diren CO2 isurpenak murrizteko egun bezala.

Ospa dezagun egun hau gure amamek eta aitxitxek bizi zuten bezala, kutsatu gabe. Ezinbesteko elektrizitatea erabiliz, motorrak eta mugikorrak geldiaraziz, kontsumoa murriztuz.

Jaiegun horretan goiztiarrenak 9:00etan elkartu daitezke herriko plazan, narriadura klimatikoa eta atmosferikoaren inguruan hitz egiteko.

Proposamenak egin ondoren, herriaren ingurutik ibilbide bat egin eremu arazotsuren bat berreskuratuz eta 12:00etan plazara itzuli, daukagun arazoagatik kezkatuta dagoen jendearekin biltzeko. Eztabaida eta martxa kale nagusietatik, musikarekin hobeto, jaieguna da.

17:00etan beste topaketa bat, kartelak bildu eta eguna aztertzeko. Gaua iristen denean afari erromantiko bat kandelaren baten argitan, gure arbasoek egiten zuten bezala, eta haietaz ari garela, gure artean egongo dira, txikiek ez dituzte inoiz ahaztuko une magiko horiek.

Naturak atseden hartuko du, guk lasai hartuko dugu.

Nolabait kolaboratu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Javierrekin hemen edo idatzi Sare Berdeak-era.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...