KONTUZ! EZ NAZAZU ZAPALDU!

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

KONTUZ! EZ NAZAZU ZAPALDU!

Parte hartu herritarren zientzia sustatzen duen proiektu batean eta lagundu ezagutza sortzen.

Kontuz! Ez nazazu zapaldu Plentziako Itsas-Estazioa garatzen ari den herritarren zientzian oinarritutako STEAM proiektua da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika uztartzen dituena Euskal kostaldeari buruzko ezagutza handitzeko helburuz. Zehazki, eskala mikroskopikoko biodibertsitatean (meiofaunan eta mikroalgetan) eta horiek arriskuan jartzen dituzten elementuetan (plastikoetan esaterako) jartzen du arreta.

Proiektu honek finantziazioa jaso du batetik, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak  (FECYT-ek) deitutako 2021eko kultura zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko diru-laguntzen deialdian, eta bestetik, UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren eskutik.

Proiektuaren barruan, arautu gabeko hezkuntzako kolektiboetako, elkarteetako, integrazioko eta gizarte-ekintzako taldeetako eta abarretako irakasleen eta arduradunen formakuntza antolatu dute. Bertan, hondartzetan laginketak egiteko prestatzen dituzte, eta beti oharkabean pasatzen diren organismo txikienak deskubritzen dituzte, baita horiek mehatxatzen dituzten plastikoek eragindako kutsadura ere.

Ikastetxeak inskribatzeko lehen epea amaituta dagoela, bigarren epe bat ireki dute urtarrilean (23tik 29ra) gutxiengoekin, gizarteratzearekin, hezkuntza bereziarekin edo antzekoekin lan egiten duten kolektiboentzat, proiektua ahalik eta inklusiboena izatea gustatuko litzaiekeelako.

Informazio gehiago hemen

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...