Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
PANPA-LEZKARIK EZ
“Larrabetzun Panpa-Lezkarik EZ” taldearen kidea den Jokin Serrak proiektu proposamen berria egin dio Sare Berdeak-i: Espezie Exotiko Inbaditzailea den Panpa-Lezka (Cortaderia selloana) ezabatzea. Larrabetzun 2021ean horretarako bolondres talde bat eratu zen eta orain Txorierriko beste udalerrietara “Panpa-Lezkarik EZ” ekimena zabaldu nahi dute.
Larrabetzun egindako lanaren memoria: Memoria 2021-2022_Panpa-Lezkarik EZ_eus
Larrabetzun orain arte egin den lana Panpa-Lezkaren inguruan mapa honetan kontsultatu daiteke.
Taldera batu nahi duzu eta Panpa-Lezkaren aurka borrokatu? Idatzi panpalezkarikez@gmail.com helbide elektronikora eta jakin ezazu nola lagun dezakezun.
#PanpaLezkarikEz