Txorierriko baso-azalera leheneratzeko proiektua

Proiektuaren deskribapena

Zizegorri Zamudioko Elkarte Mikologikoa mikologia eta naturaren ezagutza sustatzeko helburuarekin sortu zen, euskara izanik komunikazio tresna nagusia.

Elkartetik, egoera hau azalduko dugu eta proiektu-proposamen hau egingo dugu:

Testuingurua:

Klima-aldaketak eragindako ondorioengatik, elkartearen lan-ohiturak aldatu egin dira azken urteotan.

Urtean zehar prezipitazio gutxi egoteak eta udak aurrera egin izanak, udaberriko eta udazkeneko urtaroak zenbait astetan argi eta garbi murriztuz, flora mikologikoko espezie desberdinen agerpena nabarmen murriztea eragin dute. Populazioa nabarmen murriztu da, eta horrek eragina izan du bai bilketarako denboraldiaren iraupenean, bai flora fungiko horren azterketan.

Zirkunstantziak horiek, gure iritziz lurraldearen baso-kudeaketa okerrarekin batera, zer egin dezakegun planteatzera garamatzate, edo nola lagun dezakegun egoera hori iraultzen edo, gutxienez, arintzen.

Gure ustez, argi dago Bizkaian eukaliptoa neurriz kanpo landatu izanak eragindako ingurumen-hondamendia, baita banda marroia deritzona bezalako beste arazo batzuk ere. Aspaldidanik lurralde historikoko pinudiak pairatzen ari diren gaixotasuna.

Gure ustez, mikologiaren eta habitaten arteko harremana argia da, eta gure zaletasuna basoetan garatzen da maiz, biodibertsitatearen aldetik dituzten ezaugarriengatik, baina Bizkaian ez dugu baso autoktonorik. Hori dela eta, inguruko komunitateetara joan behar izaten dugu gure zaletasuna eta jarduerak zabaltzera.

Proposamena:

Duela urte batzuk Bizkaiko baso eskasiari buruz genuen kezka geurea eginda, 2017an Kolore Guztietako Basoak ekimena sortu zen. Ekimen horrekin azterketa eta planteamendua partekatu genituen egoera iraultzeko.

Beraz, proiektua gure eskualdera zabaltzea proposatzen dugu, Txorierrira, helburu hauekin:

• Bizkaiko baso autoktonoaren azalera leheneratzea eta handitzea.
Ekoizpen-dibertsifikazioa sustatzea, batez ere naturarekiko hurbileko basogintzari atea irekitzea.
Baso-laguntzak birbideratzea jabe pribatuei babesa emateko.

Proposamen hau aurkezten dugu, Sare Berdeaken bitartez bere garapenean eta sareko lankidetzan aliatuak aurkitzeko.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan edo kaixo@sareberdeak.eus helbidera idatziz.

#SBBosquesTxorierri

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...