ZERO ZABOR URETAN 23

Proiektuaren deskribapena

ZERO ZABOR URETAN 23

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak ZERO ZABOR URETAN kanpainaren 5. edizioa ezagutzera eman nahi dizue eta kanpainaren euskarriak eta informazioa helarazi.

ZERO ZABOR URETAN hondakinen arazoari buruzko hausnarketa sustatu eta irtenbideak bilatzeko prozesu parte-hartzaile bat sortzea helburu duen kanpaina da, gizarteko eragile desberdinak inplikatuz eta MATER ontzi-museoa euskal kostalde osoan zehar itsas bidaia garatuz.

Kanpaina honek 2023an bosgarren edizioa ospatzen du eta, beste urte batez, euskal kostaldera itzultzen da, tokiko eragile ezberdinen laguntza eta finantzaketarekin. Administrazio publikoari dagokionez Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek, eta pribatuan, Libera proiektuaren babesarekin (SEO Birdlife eta Ecoembes).

Hauek dira edizio honetan bisitatuko diren portuak eta haien datak:

  • Bilbo uztailaren 4tik 7ra
  • Portugalete uztailaren 7tik 10era
  • Bermeo uztailaren 10etik 13ra
  • Ondarroa uztailaren 13tik 16ra
  • Pasaia uztailaren 16tik 19ra
  • Getaria uztailaren 19tik 22ra
  • Mutriku uztailaren 22tik 25era
  • Hondarribia uztailaren 25etik 28ra

Gure balioak partekatzen badituzu eta zure denbora eta talentuarekin kanpainan lagundu nahi baduzu, beso zabalik hartuko zaitugu!

Ongi etorri ZZU!

Informazio gehiago hemen

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...