2022ko Getxoko Paella ospakizunak izango duen ingurumen-inpaktua

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

Lucio sarekide kezkatua da, Getxon paella ospakizuna antolatzeak inguruneari ekar diezaiokeen eraginagatik. Eta proposamen hau egiten digu:

Plataforma honen bidez, udaletxera edo Getxoko Aixerrota zelaiko paella festa antolatzen duenari jakinarazi nahi diot keskatuta nagoela aurreko urteetan festa amaitutakoan zelaia zer egoeratan geratzen den ikusita.

Festaren antolatzaileak behar beste baliabide jarri behar ditu ekitaldia kudeatzeko, beste urte batzuetako ingurumen-txikizioa gertatu aurretik.

Paella eguna baino aste batzuk lehenago, parte hartzen duten taldeak beren espazioak hartzen hasten dira, batzuek hormigoizko oinarriak jartzen dituzten zuloak egiten dituzte “etxolak” egiteko. Beste batzuek jaimak dakartzate, erositako edo in situ egindako mahai eta eserlekuekin.

Ospakizunaren eguna oso goiz hasten da eta oso berandu amaitzen da. Amaitzean, erabilitako ia guztia lurrean botata geratzen da, eta badirudi landa-borroka bat gertatu dela, mota guztietako hondakinen nahasketa: beira hautsiak, botila-tapoiak, hormigoia, zurak, plastikoak, etab.

Zer iruditzen zaizue egin dezakegula Sare Berdetik ingurumen-inpaktua minimizatzen laguntzeko eta horrelakorik berriro ez gertatzeko?

Idatzi zure proposamenak proiektu honen iruzkinetan edo idatzi kaixo@sareberdeak.eus helbidera.

#SBpaellas2022

1 Erantzun

  1. (EUS) Ekooiz elkarteko Josebak ondorengoa proposatzen du:

    Nire ideia ingurumen sariak prestatzea da:

    1) Paella egiterakoan energia gutxien sortzen duenari saria. Adibidez eguzki sukaldea erabiliz egindako paella, butano gutxien erabiltzen duena …
    2) Euskal Herriko produktuak eta osagaiak erabiltzen dituenari saria. Nafarroako arroza, Uribe kostako barazkiak. Arabako olioa …erabiltzen dituenari.
    3) Zabor gutxien sortzen duenari saria. Berrerabilitako ontziak. Platerak etabar….erabiltzen dituenari.

    (CAS) Joseba de Ekooiz nos propone lo siguiente:

    Mi idea es crear premios ambientales

    1) Premio al que consume menor cantidad de energía al cocinar la paella. Por ejemplo, utilizando una cocina solar o utilizando menor cantidad de butano.
    2) Premio al que utiliza productos e ingredientes de Euskal Herria. por ejemplo al que utilice arroz de navarra, verduras de Uribe kosta, Aceite de álava etc.
    3) Premio al que genere menos residuos. Platos y envases reutilizables, etc.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...