AIARTZAKO BASOARI BALIOA EMATEKO LAGUNTZA BILA

Proiektuaren deskribapena

AIARTZAKO BASOARI BALIOA EMATEKO LAGUNTZA BILA

Sarekide batek, Derioko Andres, bere herriko altxorretako bat, Aiartzako basoa, balioan jartzeko proiektu proposamena aurkeztu zion Sare Berdeak -i.

Proposatutako proiektua Derioko udalerriko Aiarza inguruan dagoen baso misto atlantikoa babestu, birsortu, garbitu eta zaintzea da. Txorierrin dagoen baso gutxietako bat da, nahiko handia, eta ziurrenik hedadura handienekoa, 40 hektarea ingurukoa.

Andresek egindako proposamen osoa irakur daiteke hemen.

Basoa babesteko azken hilabeteetan herrian egin diren ekintzek fruiturik eman ez dutela ikusita, Txorierriko eta Uribe Butroeko hainbat taldek bat egin dute eta laguntzak biltzen ari dira Bizkaiko Foru Aldundiak lursaila (baso hori dagoen tokia) eskuratu eta basoa babestu eta berreskuratu ahal izateko.

Oraingoz, proposamena babesten duen elkartearen/erakundearen logoa eskatzen ari dira, prestatzen ari diren txostenean sar dezaten. Jada proposamen formala egin diote Aldundiari.

Hau da orain arte lortutako babesa:

Egindako txostena: AIARZA BASOA INFORME eus 230224

Jarraian kontsultatu ditzakezu ekimenaren inguruan publikatu diren albisteak:

Hiru eragilek Aiartza basoa babesteko eskaera egin diete Aldundiari eta Derioko Udalari

Bizitzaz betetako miraria

Ekimena babestu nahi baduzu, hona bidali dezakezu logoa: butroientransicion@gmail.com

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...