Berdeago azoka 2022

Proiektuaren deskribapena

Berdeago Azoka bueltan da!

2013an lehengo edizioa izan zenetik, erakusketari eta bisitari asko joan dira urtero iraunkortasunarekin duten hitzordura Durangoko Landako Gunean, modalitate bikoitzean: Berdeago Energy eta Berdeago Nature.

Aurten, Berdeago Energy Azokaren ildoa maiatzaren 5, 6, 7 eta 8an izango da, besteak beste, ingurumen-berrikuntza, ekonomia zirkularra, energia-eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria, eraikuntza eta birgaitze jasangarria bezalako sektoreei eskainia. Berri gisa, lehenengo egunean, maiatzaren 5ean, ostegunean, goizeko 9.30tatik arratsaldeko 18:00tara, Eko-berrikuntzako Ekintzailetzari buruzko jardunaldi espezifiko bat egingo da. Bertan, erakusketak eta mahai-inguruak egingo dira, erakunde publikoen eta enpresa pribatuen partaidetzarekin.

Berdeago Energy da lehen aipatutako sektoreetako profesionalek beren produktuak, soluzioak eta sistemak erakusten dituzten urteroko hitzordua.

Aurten, PRO bisitariaren profila indartuko da, erakusketariekiko harremana errazteko. Horrez gain, networking-guneak indartu dira, aukera berriak sortzeko. Inskripzio profesionala erabilgarri dago esteka honetan:https://berdeago.org/energy-2022 / Hirurogei enpresa, ikastetxe, elkarte, kluster eta ikastetxe ofizialek hartuko dute parte azokan.

Bestalde, Ingurumen Berrikuntzaren Uharteak elkargo ofizialak, elkarteak eta klusterrak bilduko ditu ingurumen-gaiei erantzuteko, dinamizazioaren eta ekintzailetzaren aldeko apustua eginez.

Maiatzaren 14 eta 15ean Berdeago Natureren txanda izango da. Bertan kontsumo arduratsua jorratzen da bere jarduera-eremu guztietan: elikadura ekologikoa eta Km0, artisautza, moda jasangarria, produktu naturalak, ekonomia soziala edota turismo jasangarria.

Aurten, hainbat toki-erakunderekin batera lan egingo dugu. Dendak Baik III. Moda iraunkorreko desfilea antolatuko du eta Durangoko Errugbi Taldea izango da Gastro Gunearen arduradun, bertako produktu ekologiko eta hurbilekoak eskainiz.

Horrez gain, jarduera-programa zabala izango dugu, besteak beste, dastatzeak, showcooking-ak, tailerrak eta dibulgazio-hitzaldiak.

Berdeago está apoyado por el patrocinio del Durangoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzak, Ihobek, Energiaren Euskal Erakundeak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, BBK-k y Eroskik babesten dute Berdeago.

Jasangarritasuna eskura duzu. Bisita ezazu  Berdeago Azoka 2022.

www.berdeago.org

1.- NdP Berdeago 2022_eus_cast

4.- Ekoberrikuntzako ekintzailetza jardunaldiak – Jornadas de emprendimiento en Ecoinnovación

5.- PROGRAMA_BERDEAGO Energy_2022

6.- PLANO_BERDEAGO Energy_2022

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...