EKOPATRUILAK 2021/22

Proiektuaren deskribapena

Ingurumen sentsibilizazioari buruzko ekintzak gauzatzeko doako formakuntza saioak. Herritarrek bultzatutako proposamenen bidez komunitate jasangarriago bat egin daitekela sinesten dutenei zuzenduta dago.

MATER ETA EKOPATRUILA SAREA

MATER ingurumen hezkuntzako zentro berritzailea da. Itsasertzeko eta itsasoko ingurumena ezagutzeko, maitatzeko eta babesteko Ontzi Museo Ekoaktiboa. Ingurumenarekin errespetuzko bizi ereduak bultzatzeko xedea duena.

Ekopatruila sarea ingurumenarekin zein hurrengo belaunaldiaren etorkizunarekin kezkatuta eta konprometituta dauden herritarrek bultzatutako mugimendua da.

Sare honen helburua da komunitateetatik eta komunitateentzat jarduera erregularrak sortzen eta eskaintzen laguntzea, gure ohitura suntsitzaileak ohitura jasangarriagoetara modu atsegin eta eskuragarrian aldatzen laguntzeko.

HELBURUAK ETA EDUKIA

EKOPATRUILAK ikastaroak ekopatruila edo tokiko ekintzako talde bat prestatzen   sortzeko aukera ematen du.

Proposamenaren xedea da ingurunearekin eta komunitatearekin konpromezua duten pertsonak formatzea ohitura jasangarriagoak sustatzeko. Hauek beste komunitate batzuekin sarean egindako ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez.

Ikastaroa bi zatitan banatuko da, zati teorikoa eta praktikoa. Biak beharrezkoak ikastaroa osatutzat emateko.

  • ZATI TEORIKOA

Helburua da gure kontsumitzeko eta ekoizteko moduak duen inpaktuaz dugun ezagutza  eskaintzea. Eta, era berean, gure eta planetaren osasunerako ohitura jasangarrien onurak erakustea.

  • ZATI PRAKTIKOA

Zati praktiko honen helburua komunitateetan bertan sinergiak eta lankidetzak bilatzea da, tokiko sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatuz eta garatuz. Helmuga komunitateko pertsonekin ekintza-talde edo Ekopatruila bat sortzea izanik.

2021/22 DEIALDIA

Materrek sustatuta eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin lankidetzan, EKOPATRUILAK 2021 ikastaroa egiteko doako deialdia ireki da.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik azaroaren 25era arte.

Informazio guztia hemen: http://ekopatruilak.mater.eus/

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...