Eskola bidea

Proiektuaren informazioa

Kategoriak , 

Proiektuaren deskribapena

“Eskola Bidea” Arrigorriagako Udalak eta Arrigorriagako hezkuntza komunitateak (gurasoak, irakasleak, herriko elkarteak edo merkatariak, eta noski, umeak) martxan jarri duten proiektua da, eta helburu nagusia eskolarako bidea abentura eta ikasketaldia izatea da. Eguneroko abentura dibertigarri honekin, gainera, gazteen artean mugikortasun jokabide egokiak eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatu eta zenbait balore lantzea da; autonomia, soziabilitatea eta disziplina, esaterako.

Helburu hauek lortzeko proiektuak sustatuko dituen ekimenen artean, hauek daude: ibilgailu motordun pribatuetan egiten diren joan-etorriak murriztea; bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko egunero bidea oinez eta bizikletaz egitea, hau da, ariketa fisikoa egitea; edo eskolara taldeetan joatea, horrela, neska-mutilen autonomia, buru-estima eta soziabilitatea indartuz.

Hezkuntza-proiektu hau aurrera eramateko, fase desberdinetan antolatutako plana diseinatu dute:

  • 1.Fasea: Hezkuntza komunitatea osatzen duten hainbat eragilerekin bildu dira; Udala, ikastetxea eta guraso-elkartearekin. Bilkura hauetatik hurrengo bi pausuak diseinatu dira: eskolako klaustroarekin egingo den formazio saioa urriaren 19an, eta guraso eta familientzat prestatuko den aurkezpen-saioa urriaren 26an, Kultur Etxean, 17:30etan.
  • 2.Fasea: Mugikortasun-batzordea sortu dute; batzordea momentuz, udal teknikariak, udaltzainburua, eta ikastetxeko eta Udaleko ordezkariek osatzen dute. Batzordearen lana, gatazka-puntu nagusiak ezabatzeko ekintzak identifikatzea eta proposatzea, eskolarako irisgarritasuna hobetzeko erreformak proposatzea eta sartzeko ibilbideak diseinatzea izango da.
  • 3.Fasea: Diagnostikoa egin eta txostena prestatuko dute (diagnostiko teknikoa, inkestak, behaketak…).
  • 4.Fasea: Ekainerako aurreikusten dena, proiektuaren inplementazioa izango da; batzordeak bidearen diseinua egin, hobetzeko proposamenak egin udal teknikariei, probatzeko esperientzia bat burutu, etab.

“Eskola Bidea” proiektua gobernu taldeak egindako Arrigorriagan ondo bizitzeko 100 neurrien planean, 27. konpromisoari dagokio

2021eko urriko prentsa oharra 

Sare Berdeaketik horrelako ekimenei balioa eman nahi diegu, eta horregatik, parte hartzera animatzen zaitugu.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...