Getxoko Arrigunaga hondartzan hondakinak biltzeko jardunaldia

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

Getxoko Naiara naiz, eta nekatuta nago ingurumenaz kezkatuta egoteaz eta hura babesten laguntzeko ezer ez egiteaz. Hondakinak dira gehien kezkatzen nauten gaietako bat, eta herritar gisa ekintzak bultzatu nahi nituzke, jendeak jakin dezan arazo horrek zer eragin duen egunerokoan. Bat egingo duzu nirekin proiektu honetan? Zure ustez, zer egin liteke ingurumenera iristen den hondakin kopurua murrizteko? Zer egin genezake jendeak hondakinak lurrera botatzeari utz diezaion?

Horixe izan zen Naiararen ekintzarako deia, eta erantzuna jaso zuen Getxoko Ingurumen Aretoa, Ola Sin Plástico elkarte ekofeminista, la Ecivis herritarren parte hartze aktiborako elkartea, Nakusarbe eta beste pertsona partikular batetik. Martxan gaude eta Naiarak hondakinen arazoari aurre egiteko laguntza aurkitu du.

Sarean, hondakinak biltzeko jardunaldi bat antolatu dugu Getxoko Arrigunaga hondartzan.

🗓️ Data: Irailaren 25ean, igandea. Irailaren 29a inguruko data bat: munduko itsas eguna.

🕞 Ordua: 10.00

📍 Lekua: Getxoko Arrigunaga hondartza. Txiringitoa udan jartzen den lekua. Arrigunagako hondartzara jaitsiera eskuinetik.

✔️ Iraupena: 3 ordu. Bildutako hondakinen bilketa eta sailkapena.

✏️ Aldez aurretiko izena ematea itxita.

Gomendioak:

  • Arropa erosoa eta oinari ondo eusten dioten eta irristatzen ez diren oinetakoak erabili.
  • Ura eraman hidratatzeko.
  • Bisera eta eguzki-babesa eramatea egun eguzkitsua denean.
  • Euria egiten badu, uretako arropa.

Azkenean 70 pertsona inguruk parte hartu zuten (Arratia hezkuntza zentroa, Argia Fundazioa, CMA CGM enpresa …tartean) eta 61,8 kg zabor bildu ziren ordu bakarrean. Jarraian daukazue egunaren laburpen bideoa.

#SBHondakinakArrigunaga

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...