NN PLOGGING TOUR – BILBAO 2022

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

Plogging Tour,   Bilboko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030erako Agendarako Idazkaritza Nagusiarekin  lankidetzan eta Kirolaren Kontseilu Gorenaren eta hainbat toki-erakunderen laguntzarekin, Bilboko Artxanda eta Eraztun Berdean egingo da, Nationale-Nederlanden Plogging Tour jaialdiaren bigarren edizioa, Kirolaren eta Ekologiaren Europako 1. bira. Bigarren urtez jarraian, Espainiako 11 hiri zeharkatu ditu 2022an, eta 23.500 kilo hondakin baino gehiago kentzea lortu du.

Plogging Tour begiraleek zuzendutako aire zabaleko kirol-jarduera inklusiboak eta adin eta maila guztietakoak egingo dira, EGIN KIROLA PLANETAREN ALDE lelopean. Jarduera horiek running-a, ariketa fisikoa eta ingurumenaren eta biodibertsitatearen zaintza eta kontserbazioa uztartzen dituzte, ingurunean dagoen zaborra bilduz eta behar bezala birziklatuz.

Jardunaldiaren helburu nagusia herritarren artean jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean egitea eta ibilbidean zehar aurkitzen den “basuraleza” berreskuratzea da. Sormenari, ekodiseinuari eta ekonomia zirkularrari balioa emateko DIY tailerrak, artea eta birziklapena, txikienentzako jolasak, dantza, kirol-erakustaldiak edo Errealitate Birtualaren bidezko ingurumen-hezkuntzako gune bat dira Artxandako Funikularraren Parkean kokatutako Village Plogging eta irteerako set up delakoetan izango den esperientziaren zati bat.

“EGIN KIROLA PLANETAREN ALDE”

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...