PLASTIKOEN ARAZOA UNIBERTSITATEAN

Proiektuaren deskribapena

PLASTIKOEN ARAZOA UNIBERTSITATEAN

Deustuko Unibertsitateko 5 ikasleko talde bat gara, Donostiako Campuseko plastikoen birziklapenarekin eta kontsumoarekin kezkatuta. Gure ustez, unibertsitatean birziklatzeko aukerak nahiko mugatuak dira, ez baitago birziklatzeko edukiontzi nahikorik.

Ingurumenarekin konprometituta dagoen ororen helburua da herritarrak kontzientziatzea haien ohiturak aldatzeak dakartzan onura sozialei eta pertsonalei buruz, ekosistema gehiago errespetatzen duten eta epe luzera jasangarriagoak izango diren ohiturak, hain zuzen ere. Baina, ba al dago horretarako beharrezko baliabiderik?

Ezer gutxirako balio du pausoa emateko prest dagoen gizarte bat, ingurumenak pauso hori ematea uzten ez badio; horregatik, jendearen errutinetan sartu aurretik, arazo handiago bat antzematen dugu, birziklatzeko punturik eza Deustun. Aldiz, zakarrontzi arrunta ugari daude, non hondakin gehien amaitzen diren.

Hori dela eta, gure proiektua birziklapena pertsonengana hurbiltzean oinarritzen da, egin beharreko aldaketa aparteko ahalegina izan ez dadin. Orain zirkulua ixten duen galdera hau da: prest al dago jendea pausoa emateko proposamena gauzatzen bada? Egin dezagun guztion artean 21. mendera hobeto egokitzen den Deustu bat!

Egin zure iruzkina proiektu honetan edo idatzi kaixo@sareberdeak.eus helbidera eta zuk ere parte hartu.

#SBPlastikoakCampusUnibertsitatea

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...