“JAI GARBIEN ALDE” KANPAINA

Proiektuaren deskribapena

“JAI GARBIEN ALDE” KANPAINA

Jai-ekitaldien ondoren kaleetan zenbat zabor botatzen den ikusita, Ola sin Plástico Elkartetik proposamen hau egin dute: Kontzientziazio-kanpaina bat egitea, ahalik eta elkarte, talde eta pertsona gehienek, udalek eta jaien eta ekitaldi berezien antolaketan inplikatutako eragileek lagunduta, prebentziotik lan egiteko, eta ez konponbiderik ez duena garbitzetik.

Hona hemen “Jai Garbien Alde” Kanpainaren barruan hartzea proposatzen diren konpromisoetako batzuk:

  1. Jaietan kontsumitzen ditugun hondakinak biltzearen eta birziklatzearen garrantziari buruzko mezuak sartzea jaietako pregoian eta jaietako egitarauan.
  2. Kanpainari buruzko liburuxkak eta informazio-kartelak txosna-guneetan, zelaietan eta kontzertu-guneetan, pertsona gehien elkartzen diren guneetan banatu eta jartzea.
  3. Ekitaldien aurretik, kontzertuak kasu, mezu bat bidali ahal izatea edukiontziak erabiltzearen eta kaleak garbi uztearen garrantziari buruz.
  4. Mezuak bozgorailuetatik (txosnak edo kontzertuak) bidaltzea. Adibideak: “Katilua ez da nahikoa”, “Zu jai hauen parte zara, lagunduiguzu jasangarriagoak izan daitezen”, “Zure zaborra edukiontzira”, “Jai Garbien Alde, bat egiten duzu kanpainarekin?”
  5. Udalaren informazio-panelak erabiltzea “Jai Garbien Alde” kanpainaren berri emateko.
  6. Sare sozialak erabiltzea mezua gazteenei helarazteko eta #JaiGarbienAlde hashtag-a erabiltzea.
  7. Komunikatu bat egitea komunikabideentzat (prentsa-ohar bat prestatzea, hedabideen eskaerak bideratzea…), mezua herritarrei modu argi eta zehatzean helarazteko.

Egin litezkeen beste ekintza batzuk:

  1. Gune sentikorragoetan bilketa-zatikien arabera bereizitako edukiontzien kopurua handitzea eta guneak edukiontzi horiekin seinaleztatzea, errazago aurkitzeko.
  2. Iraunkortasun-prozesuari balioa ematea eta parte hartzen duten herritarren eta erakundeen ahalegina aitortzea.
  3. Erronka Garbia zigiluarekin bat egitea, ingurumenaren iraunkortasunari eta zaintzari buruzko baldintza egokiak betez.

Sare Berdeak-etik, jai garbiagoen alde egin nahi duten eta “Jai Garbien Alde” kanpainari buruzko kartelean, adierazitako konpromisoren bat hartzen duten udalerri/mankomunitateen logoa gehituko dugu. Era berean, kanpainan parte hartzen duten udalerri/mankomunitateei eta kartelari zabalkundea emango zaie Sare Berdeak eta “Ola sin Plástico” Elkartearen kanalen bidez.

“Jai Garbien Alde” kanpainarekin bat egitera animatzen zaituztegu, gure jaietan sortzen diren zaborren arazoari aurre egin ahal izateko. Horretarako, zuen logoa kaixo@sareberdeak.eus helbidera bidaltzea besterik ez dugu behar. Gainera, jai- eta kultura-ekitaldietan hondakinak prebenitzeko, murrizteko eta kudeatzeko orientabidea eta ideiak eskainiko dizkizuegu.

Jai Garbien Alde! Kanpainarekin bat egin nahi duzue?

#JaiGarbienAlde

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...