SARE BERDEAK EHUNTZEN: DONIBANE ZENTROA – MERCEDARIAS IKASTETXEA

Proiektuaren deskribapena

SARE BERDEAK EHUNTZEN: DONIBANE ZENTROA – MERCEDARIAS IKASTETXEA

 

Proiektua Sare Berdeak sareko bi kideren arteko lankidetza-ideia gisa sortu da. 2022ko ekainean, Leioako Mercedarias Ikastetxea harremanetan jarri zen Donibane Zentro Okupazionalarekin, Sare Berdeak-eko “Lorategi eta terraza biziak” proiektu parte-hartzailearen inguruko programa bat elkarrekin egiteko.

Asmoa da ingurumenarekin lotutako espazioak eta jarduerak partekatzea, ezagutzak eta jarduerak trukatzeko eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen errealitatearekiko sentsibilizazio-kanpainak egiteko. Horrela, hiri-biodibertsitatea eta horrek biltzen duen guztia ezagutu, zaindu eta errespetatzen laguntzen dugu.

HELBURUAK

  • KONTZIENTZIATZEA: haurrei ingurumenaz eta ingurumena ez zaintzeak eta ez babesteak ekar ditzakeen arazoez jabetzen laguntzea.
  • EZAGUTZEA: haurrek uler dezatela ingurumenarekiko dugun erantzukizuna eta gure ingurunean ekintza txikiekin egin dezakegun guztia.
  • JARRERAK SUSTATZEA: balio sozialen sorrera sustatzea eta ingurumenarekiko interesa sortzea, eta, aldi berean, horiek babesten eta hobetzen aktiboki laguntzea.
  • PARTE HARTZEA: laguntza emateko beharra garatzea, ingurumenaren arazoei arreta eskainiz.
  • EBALUAZIOA: gure ingurunean gauzatutako neurriak ebaluatzeko gai izatea, faktore sozial, hezitzaile eta ekologikoen arabera.
  • PARTEKATZEA: zentro okupazionala eta ikastetxearen artean lankidetza aktiboko sareak osatzea, bi zentroetako errealitateak ezagutzeko eta ekarpenak egiteko espazioak sortuz.
  • KOMUNITATEA OSATZEA: elkarlanean aritzea, elkarrekin ingurunea hobetu ahal izateko.
  • Desgaitasuna duten pertsonek informazioa prestatzeko edo transmititzeko duten gaitasunari BALIOA EMATEA.

EGIN BEHARREKO JARDUERAK

  • PROBEN GYNKANA Donibane Zentroko lorategiko baliabideak erabiliz hiri-biodibertsitatea kontserbatzeko.
  • TXARTEL-JOKOA. Donibanen aurki ditzakegun animaliak eta landareak irudiz eta azalpen laburrez ezagutzea eta ikastetxeko patioan nola ezarri jakitea.
  • IBILALDI/PRESTAKUNTZA-IBILBIDEA LORATEGIAN BARRENA. Lorategiari bizia nola ematen ari zaion azalduko da, baita lorategiaren arrazoiak eta hartzen ari diren neurriak ere.
  • LOREAK LANDATZEA, tximeleten oasia indartzen jarraitzeko.
  • ESKULAN TAILERRAK ikastetxean bertan (belar-ileak).
  • HABIA ETXOLA TAILERRAK ikastetxean.
  • LORATEGI BERTIKALA EGITEA.

EBALUAZIOA

Erraz irakurtzeko ebaluazio-fitxa bat erabiliko da, desgaitasunen bat duten pertsonek bete dezaten. Fitxa hori ikastetxeko ikasleei emango zaien berbera izango da.

Sare Berdeetatik proiektu hau bultzatu nahi dugu. Parte hartu nahi duzu? Idatziguzu kaixo@sareberdeak.eus

#SBLorategietaterrazabiziensarea

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...