The Quarry Life Award

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

Hartu parte Quarry Life Award lehiaketan eta lagundu erauzketa-eremuetan natura sustatzen

HeidelbergCement-ek mundu osoko harrobien biodibertsitate-proiektuak aurkeztera gonbidatzen zaitu.

Erauzketa-eremu horiek dibertsitate maila handia dute, askotariko paisaiak eta habitatak eskaintzen dituztelako. Quarry Life Award-en helburua erauzketa-guneen balio ekologikoaz kontzientziatzea eta jardunbide egokiak  komunitate zientifikoarekin, GKEekin, inguruko komunitatekin eta gure unitate operatiboekin partekatzea da.

“Quarry Life Award lehiaketak erauzketa-eremu bati benetako balio ekologikoa eta hezitzailea gehitzeko aukera  paregabea eskaintzen du”.

NOLA PARTE HARTU

Ba al duzu biodibertsitatea sustatzeko eta harrobietan ikerketa bultzatzeko proiekturik?

Oso erraza da parte hartzea!

1. Aukeratu adar bat Quarry Life Award 2022 mundu osoko 20 herrialdetan egiten den bi adarreko lehiaketa
da. Proiektuak norbanakoek edo taldeek egin ditzakete, adar hauetako batean:

  • Ikerketa-Adarra
    Harrobiaren ekologia espezifikoari buruzko ezagutza handitzen duten proiektu zientifikoak edo/eta gure erauzketa-eremuetan biodibertsitatea, paisaia edo uraren kudeaketa hobetzea dakartenak. Akademikoei, zientzialariei, gaian adituak direnei eta GKEei irekia.
  • Komunitate-Adarra
    Harrobia eta gure eragiketak komunitatearekin hobeto konektatzen lagunduko duten, eta gure erauzketa-eremuetan biodibertsitatearen inguruan jende guztiaren kontzientziazioa areagotuko duten proiektuak. Zabalik dago  prestakuntza zientifikorik ez badute ere naturarekin maiteminduta dauden norbanako eta erakunde guztientzat (erdi edo goi mailako irakaskuntza zentroak, GKEak, gazte-klubak, inguruko komunitateak eta ingurumen- erakundeak barne)

2. Erregistratu zure proiektu-proposamena

Aukeratu zure herrialdean parte hartzen duen harrobi bat eta proiektu-proposamen bat garatu. Gainera, nazioartean lehiatu nahi baduzu, ingelesez aurkeztu beharko duzu proposamena. Eta kategoria hauetako bat aukeratu beharko duzu:

  • Biodibertsitatearen Kudeaketa
  • Habitata eta Espezieak
  • Harrobiaren Mugetatik Haratago
  • Biodibertsitatea eta Hezkuntza
  • Harrobiak eta Tokiko Komunitateak Konektatzen
  • Naturan Oinarritutako Soluzioak

Nazioarteko kategoriei buruzko informazio zehatzagoa www.quarrylifeaward.es webgunean aurki dezakezu.

Liburuxka ikusi

2021EKO AZAROAREN 18RA ARTE DAUKAZU ZURE PROPOSAMENA WWW.QUARRYLIFEAWARD.ES WEBGUNEAN ERREGISTRATZEKO.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...